Funtzioa
TXORIENTZAKO BABESLEKUA:
Txoritokiko protagonistak txoriak izan daitezela erabaki dugu, hauentzat
babesleku bat sortu eta gizakia bigarren maila batean utziz.
Kokapena
ROTONDA:
Gaur egun erabilerarik ez duen espazio hau berpiztu eta erabilera berri bat
ematea erabaki dugu.
Gainera, espazio honek uharte moduko bat sortzen du, hegan
iristen diren txorientzat izan ezik irisgarritasun zaileko gune isolatu bat
eskainiz.
Bestalde, kokaleku honek garrantzia gehitzen dio proiektuari, portu
guztitik ikusten den erreferentzia izango da, itsasargi bat
balitz bezala.
Forma
ZUHAITZA:
Hegaztientzat ezaguna duten forma bat erabiltzea erakargarriagoa izango
delakoan, txoritokiak zuhaitz baten ideiari jarraituko dio.
Lurretik banatua egongo da, gizakiaren eskutik eta
trafiko zaratatsutik aldentzeko.
Zintzilikatuta egongo da bigarren mailako egitura guztia,
aurreko ideiarekin bat egiteaz gainera, garabiaren erabilerak ematen dion
izaerarekin bat datorrelako.
Kanpo azala begetala izango da, honela zuhaitzaren ideia
indartzen delako barruan babesleku egokia sortuz.
Pista de aterrizaje moduko bat izango du txorientzat.
Garabiaren aldeetako bat rotondaren perimetrotik kanpo aterako da eta
txoritokirako sarrera moduan lan egingo du.
Urezko oinarri baten gainean kokatuko dugu txoritokia,
gizakientzat irisgarritasuna mugatu eta aldi berean, bizitzeko ura behar duten
txoriak erakartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario